AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Hamargarren ikasturtez jarraian ikasleen matrikulazioak gora egin du Gipuzkoako ikastetxeetan

2014.11.05

2014/2015 ikasturtean zehar Gipuzkoako araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan matrikulatutako ikasleen kopurua 125.031 pertsonakoa izan da, 2013/2014 ikasturtearekin alderatuz % 0,9eko hazkundea suposatu duena.

Gipuzkoako ikasleen banaketa honakoa da: % 25,8a Haur Hezkuntzako ikasleak dira, % 34,8a Lehen Mailako ikasleak, % 21,4a Derrigorrezko Bigarren Mailakoak eta % 8,3a Batxilergokoak, ikasketa orokorrak osatuz. Bestalde, matrikulen % 9,6a Lanbide Heziketako ikasleei dagokie (% 3,6a erdi mailakoak eta % 6a goi mailakoak), goi mailako graduaren garrantzia nabarmenduz, erdi mailakoen matrikulazioa ia bikoizten duena.

Aukeratutako hizkuntza ereduari dagokionez, % 81,1a D eredua aukeratu du (euskara), % 10,1a B eredua (bi hizkuntzak, euskara-gaztelania) eta % 8,8a A eredua (gaztelania).

Azkenik, hezkuntza maila guztietan hazten da ikasle kopurua, Haur Hezkuntzan izan ezik, 2011-2012 ikasturtean izan zuena ikasle kopuru altuena.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus