AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Goi mailako hezkuntzaren inguruko Europar konferentzia

2014.10.29

Bilbon urriaren 27an eta 28an ospatu zen “Mugikortasun eta Praktika Partzuergoak” konferentziaren programa Erasmus+ mugikortasun bekak, nazioarteko praktikak eta enpleagarritasuna izan zituenáardatz.

Erakunde parte hartzaileen behar eta ardurei erantzuna eman nahian mintzagai izan ziren:

- Goi Mailako Hezkuntza eta enpresen arteko lankidetzaren onurak,
- nazioartean egiten diren praktika aldien kalitatea, eta,
- Goi Mailako Hezkuntzako partzuergoek gaur egun dituzten nahiz etorkizunean izan ditzaketen erronka eta aukerak.

Europako Batasunaren helburuen artean Goi Mailako Ikasketan dauden ikasleen %10ek atzerrian praktikak egitea da, eta dagoeneko Euskadin tasa hau %11koa da. Ikasleek praktika aldi horretan jasotzen dituzten trebetasunak dira enpresek eskatzen dituztenak.

OAPEE-k (Europako Hezkuntza Programen Erakunde Autonomoa) antolatu zuen bilkura honetan parte hartzaile izan zirenáEuropako unibertsitate-partzuergoak, Lanbide Heziketako partzuergoak, enpresak eta goi mailako ikastetxe independenteak. Gainera, hizlari izanáziren I˝aki Goirizelaia, UPV/EHUko Errektorea, Ramon Martinez de Murgia, Eusko Jaurlaritzako Heziketa eta Ikaskuntza zuzendaria, eta Javier Alonso, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate zuzendaria. Bestalde, aipatzekoa da, Europako Batzordearen Hezkuntza Zuzendaritzaren aldetik Vanessa Debiais-Sainton ere partaide izanázen kongresuan.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus