AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Sexu arraila: Nobel Saria jaso duten pertsonen % 5,2a soilik dira emakumezkoak oraindik

2014.10.27

1901. urtetik, Nobel Saria mundu mailako 22 erakundeen eta 860 pertsonen ikerketa lana aintzatetsi du. Saritutako pertsona guztietatik, soilik 45 dira emakumezkoak, sexu arraila existitzen dela agerian utziz. Egia esan, arrazoi objektibo bat egon daiteke emaitza honetarako, emakumea azken urteetan jarduera profesionalera eta ezagutzara izan duen barneratzea izan daitekeena.

Kategorien araberako azterketak, Ekonomia, Fisika eta Kimikako esparruetan saritutako emakumeak bat, bi eta lau izan direla adierazten du, gizonezkoen kasuan 73, 197 eta 165 izan direnean. Proportzioa % 1ekoa (Ekonomia eta Fisikan) eta % 2koa (Kimikan) da. Bakean, Literaturan eta Medikuntzan emakumezkoen kopuruak gora egiten du 15, 13 eta 11 arte hurrenez hurren, gizonezkoak 86,97 eta 196 izan diren bitartean. Kasu honetan, sexu arraila zertxobait baxuagoa da % 14,9a, % 11,8a eta % 5,3a suposatzen dutelako.

Saritu bakoitzaren merituak baloratu gabe (ezagutza esparru bakoitzean justifikatuak daudenak) azken 20 urteetako emaitzek ez dute emakumezkoen presentzia hobetzen. Biztanleria eta talentu erdia emakumezkoa izanda, hauen errekonozimenduaren aldeko apustu argiagoa egiteko beharra azpimarratu behar da, emakumezkoek gizarteari eta ezagutzari ekartzen diotenaren ahalduntzearentzat adibide izateko helburuarekin.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus