AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Goi mailako ikasketak dituzten lau pertsonatik hiruk enplegua dauka

2014.10.20

Eustat-ek argitaratzen duen Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA, Eustat) sailkatzeko azken inkestaren arabera (2014. urteko hirugarren hiruhileko datuak), 16 urte eta gehiagoko Gipuzkoako biztanleriaren okupazio tasa % 51,2an zenbatzen da.

Emaitzak eskuratutako ikasketa mailaren arabera aldatzen dira, tasa altuena % 75,3 delarik goi mailako ikasketak dituztenen artean, eta baxuena % 9,9 lehen mailako ikasketak dituzten pertsonen artean. Emaitza hauek biztanleriaren prestakuntzak lan merkatuan duen garrantzia agerian uzten du, okupazio tasa altuenak prestakuntza maila altuena duten pertsonen taldean aurkitzen delarik.

Langabeziari dagokionez, tasa altuena bigarren mailako ikasketak dituzten pertsonei dagozkie (% 15,2), gainontzekoena baino altuagoa dena. Ondoren, goi mailako ikasketak (% 8) eta lehen mailako ikasketak dituztenak (% 5,9) kokatzen dira. Lurraldeko langabezi tasa % 12,3koa da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus