AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Pertsona helduen garapen profesionalaren autoikaskuntza eta ebaluaketarako erreminta berria

2014.10.16

CPS+45 laguntza eta prestakuntza sistema batean oinarritutako webgunea da. Erreminta karrera profesional berri bat hasi edo sustatu nahi duten 45 urte baino gehiagoko pertsonei zuzenduta dago.

Webgunea autoikaskuntza eta autoebaluaketa erreminta bezala diseinatu da eta adituen laguntza dauka. Sistema onlineko erreminta bezala funtzionatzen du eta helburu nagusia pertsonen kontzientziazioa eta motibazioa areagotzea da, prestakuntza eta laguntza eskaintzen dien bitartean.

Proiektuaren helburuak, biztanleria landunaren zahartzeari erantzuna ematen diotenak, honako hauek dira:

- Lanez aldatu nahi duten edo kaleratuak izan diren 45 urte baino gehiagoko langileei beren karrera profesionaleko trantsizioan laguntzea.
- Modulu desberdinak proposatu behar desberdinei erantzuna eman ahal izateko.
- Denbora epe luzean zehar lana bilatu ez duten pertsonei zuzendutako berariazko erremintak sustatzea.

2014ko abenduan Istanbul-en (Turkia) egingo den Nazioarte mailako Konferentzia batekin amaituko den proiektua, Euskadiko Prestakuntza Funtsak sustatzen du Frantzia, Portugal, Grezia eta Turkiako beste erakundeekin batera.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus