AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Euskal Herriak Estatuko gainontzeko eskualdeak baino bizi kalitate hobea dauka

2014.10.13

ELGEk argitaratutako Ongizatearen neurketa, hezkuntza, enplegua, errenta, segurtasuna, ingurumena, osasuna, parte hartzea, zerbitzuak eta etxebizitza bezalako bederatzi adierazle biltzen ditu. Jasotako datuak 34 herrialdeetako 362 eskualdeei dagozkie.

Rankingaren liderra Australia da, Norvegia eta Kanada jarraitzen dutelarik. Espainia 21. postuan aurkitzen da 34 herrialdeetatik. Eskualdeka, Euskal Herria Espainia barruan lehen postuan dago (111. postua), ondoren Nafarroa (148) eta Madril (154) daude. Aldiz, Ceuta(303), Melilla (282) eta Andaluzia (242) azken postuetan aurkitzen dira.

Estatu mailako eskualdeen postu hauetan enpleguaren (okupazio tasa eta langabezi tasa), diru sarreren eta hezkuntzaren (bigarren mailako hezkuntza duten pertsonen ehunekoa) emaitza negatiboak dute eragina. Eta baita ere, etxebizitzara sarrerak edo osasunak duten balorazio negatiboak, besteak beste.

Txostenaren amaierako helburua eskualdeek euren indargune eta ahultasunak identifikatzen laguntzea da eta pertsonentzat garrantzitsuak diren aspektuak kontutan hartuta politika publikoak bideratzea.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus