AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Lehen Aukera, gazteen kontratazioa sustatzeko programa

2014.10.09

Langabezi egoeran eta beraien prestakuntzarekin zerikusia duten enpleguetan lan esperientzia gabe edo gutxi duten pertsona gazteei praktiketako kontratuak egiteko interesa duten enpresei zuzendutako laguntza programa da Lehen Aukera.

Laguntza jaso ahal izateko sinatutako kontratuak ondorengo ezaugarriak izan behar dituzte:

- Enplegu-sorrera garbia ekarri behar dute berekin, pertsona hori enpresan sartu aurreko sei hilabeteetan guztira batez beste egon diren langile kopuruarekin alderatuta.
- Gutxienez sei hilabeteko iraupena izango du.
- Kontratu horiek 2014ko abenduaren 20a baino lehen hasi beharko dira.
- Kontratatutako pertsonaren ikasketa- edo prestakuntza-mailarako egokiak diren lanetarako egin beharko da kontratazioa.
- Kontratuak idatziz formalizatu beharko dira ondorengoak azalduz: kontratua noiz hasi eta noiz amaituko den eta urteko ordainsari gordina.
- Lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izan ahal izango dira (azken kasu horretan inoiz ez lanaldiaren % 70etik beherakoak).

Enpresek eskaera egiteko azken eguna 2014ko azaroaren 14a izango da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus