AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza aktiboa eta malgua, UPV-EHUko jarduera ardatza

2014.10.06

2014-2017 aldirako UPV-EHUko graduondoko ikasketen Plan Estrategikoan hiru jarduera ardatz zehazten dira Lurraldearekin lotura hauetako bat izanik, produkzio ehunaren, gizarte erakundeen eta orokorrean euskal gizartearen beharrei eskaintzen zaion arreta bezala definituta, ezagutzaren transferentzia, ekintzailetza eta enplegutasuna hobetzeko.

Ardatz honen helbururen artean profesionalen etengabeko prestakuntzaren sustapena eta goi mailako ikaskuntzarekin zerikusia duen etengabeko edota bizitza osoan zeharreko ikaskuntza aurkitzen dira. Horretarako, UPV-EHUk bizitza osoan zeharreko prestakuntza, ikaskuntza aktiboa, irisgarria eta malgua sustatuko duen eta urrutiko ikaskuntza erraztuko duen (campus birtualaren eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez) graduondoko eskaintza bultzatuko du.

Urrutiko prestakuntzarako plataformen garapena, urrutiko kredituen eskaintza (master ofizialak), eskaintza (graduondokoa) eta irisgarria eta pertsonalizatua den prestakuntza eskaintza baten diseinua (berezko tituluak, ikastaro osagarriak…) bezalako ekintzak barneratzen ditu, ingurune sozioekonomikoaren eta kulturalaren behar eta eskaerekin bat egingo dueña.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus