AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

The Erasmus impact study

2014.09.24

Europako Batzordeak zortzi herrialdeetako (Espainia barne, Erasmus programaren liderra dena pertsonak jasotzen eta bidaltzen) parte hartzaileei, irakasleei eta enpresei egindako 80.000 inkestetan oinarritzen den “Effects of mobility on the skills and employability of students and the internationalisation of higher education institutions” txostena aurkeztu du.

Eskuratutako emaitzek ikaskuntzako hiru mailen perspektibatik esperientzia oso positiboa dela ondorioztatzen dute: ikaskuntza formalean, enplegutasun hobean eragiten duelako, ikaskuntza ez formalean hizkuntzen ezagutza hobetzen duelako, besteak beste, eta, informalean elkartruke kulturalari eta autonomia eta norbanakoaren hazkundearen garapenari laguntzen dielako.

Datuek adierazten dutenez bost urte eta gero, programan parte hartu duten pertsonen langabezi tasa programan parte hartu ez duten pertsonena baino % 23a baxuagoa da, eta epe luzeko langabezi egoeran egoteko aukera erdira gutxitzen da. Bestalde, eta hamar urte pasa ondoren, programan parte hartu duten lau pertsonatik hiruk bitarteko erantzukizun edo erantzukizun altuko enplegu bat dutela adierazi dute.

Azkenik, Batzordetik Europako eraikuntzan Erasmus Programak duen garrantzia azpimarratu dute pertsonen arteko interkonexiorako, konektibitaterako eta sare pertsonalen eraikuntzarako espazio bezala.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus