AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Universities, Businesses and Co: Together We Can

2014.09.05

Europako Batzordeak “Unibertsitateak, Negozioak eta Enpresak: Batera ahal dugu – Sektore arteko itunak Aldaketa eta hazkunde ekonomiko eta sozialerako” foroa antolatu du. Topaketa (Erroma, urriak 2 eta 3) ordezkari akademiko eta enpresa ordezkariak bildu zituen eta ondorengo gaiak landu zituzten:

• Pertsonen ikaskuntzarako ikuspuntu berriak eta berritzaileak: hezkuntzaren (arautua) egokitzapena egungo lan merkatura, etengabeko prestakuntza eta pertsonen gaitasunen eguneratzea eta birkualifikazioa.
• Enpresen sorrera eta enplegutasuna: hazkundea eta lehiakortasuna sustatuko duten kalitatezko hezkuntza eta enpresa gaitasunak. Enplegutasuna, sormena eta ibilbide profesional berriak indartuko dituzten konpetentziak.
• Sektore publikoaren, enpresen eta unibertsitate erakundeen papera tokiko espezializazio adimendunaren estrategien inplementazioan, eskualdeko garapenean eragin hobea lortzeko.

Era berean, bi mahai-inguru ospatu ziren:

1.- Gaitasun komertzialak merkatu global batean lehiatu ahal izateko; unibertsitatearen papera sormenaren, ezagutzaren, gaitasunen eta motibazioaren pizgarri bezala enpresa jardueretan parte hartzeko.
2.- Unibertsitateetan kultura korporatiboa garatu, kanpoko bestelako taldeekin (enpresak, ea) elkarlanerako ildoak sustatuz eta, horrela, berrikuntzaren eta hazkunde ekonomikoan duen eragina hobetuz.

Izen-ematea: 2014ko irailaren 15a arte.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus