AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Biztanleriaren okupazio tasa hazi egiten da eskuratutako ikasketa mailaren arabera

2014.07.28

Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA, Eustat) sailkatzeko inkestako azken datuen arabera, 2014. urteko bigarren hiruhilekoari dagozkionak, 16 urte eta gehiagoko Gipuzkoako biztanleriaren okupazio tasa % 50,9an zenbatzen da.

Emaitzak eskuratutako ikasketa mailaren arabera aldatzen dira, tasa altuena % 75,1 delarik goi mailako ikasketak dituztenen artean, eta baxuena % 10,3 lehen mailako ikasketak dituzten pertsonen artean. Emaitzak agerian uzten du, alde batetik, pertsonen ikaskuntzaren etengabeko hobekuntza eta, bestetik, okupazioaren beherakada adinak baldintzatzen duela gehien bat, ikasketa maila baxuena duten pertsonak dira gehienak.

Pertsonek eskuratutako ikasketa maila bestelako aspektu garrantzitsu bat dauka langabeziari dagokionez. Zehazki, langabezi tasa % 10,7ra iristen da lehen mailako ikasketak dituzten pertsonen artean eta % 15,7ra bigarren mailako ikasketak dituztenen artean, goi mailako ikasketak dituztenen pertsonena baino altuagoak direnak (% 7,5).

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus