AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Erasmus+ atzerrian ikasteko, prestatzeko, praktikak egiteko eta boluntariotzako jarduerak egiteko aukerak eskaintzen ditu

2014.07.16

Erasmus+ programa enplegutasuna eta kualifikazioak hobetzea eta hezkuntza, prestakuntza eta enplegua modernizatzea ditu helburu.

Erasmus+ programak Europako lau milioi ikasle, boluntario eta irakasle baino gehiagori atzerrian ikasteko, prestatzeko, lan esperientzia eskuratzeko eta boluntariotzako jarduerak egiteko aukera emango die.

Programa honen bidez sustatutako jarduerak, ikasleen mugikortasunaz gain, irakasleen mugikortasuna, hizkuntzen ikastaro trinkoak, goi mailako hezkuntzako lankidetza proiektuak dira. Horrela, 2012-2013 ikasturtean zehar,

- 268.143 ikaslek Erasmus beka baten onuradunak izan dira, hauetatik 212.522 atzerrira joan dira ikasketak egitera edo bukatzera eta 55.621 praktikak egin dituzte atzerrian.
- mugikortasuna praktikan jarri duten irakasle eta administrarien zenbatekoa 52.624 izan da.
- 538 programa trinko jarri dira martxan eta hauetan 18.241 ikaslek hartu dute parte.
- 465 hizkuntza ikastaro trinko antolatu dira eta 7.247 ikaslek hartu dute parte.
- 311 goi mailako hezkuntzako lankidetza proiektuetarako diru laguntza eskaerak jaso dira, hauetatik, % 25,4a diruz laguntzeko onartuak izan dira.

Hezkuntza eta prestakuntzarako mugikortasunak pertsonen norbanakoaren garapenari laguntzen dio eta pertsonei konpetentzia eta gaitasun sorta zabal bat eskuratzeko aukera ematen die, gizarteak geroz eta gehiago baloratzen dituena. Programa hauetan parte hartzen diten pertsonak atzerriko hizkuntzen ezagutza hobetzen dute, kultura arteko kontzientzia garatzen dute eta aldaketetara eta egoera berrietara azkar moldatzeko, arazoak konpontzeko, taldean lan egiteko, pentsaera kritikoa izateko eta modu eraginkorragoan komunikatzeko trebetasun gehiago dute.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus