AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Enplegua duten pertsonen erdiak ikasi egin du azken urtean zehar

2014.07.14

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren laguntzarekin egindako inkestako emaitzen arabera, ordaindutako enplegua duten Gipuzkoako ia bi pertsonatatik batek ikaskuntza-jardueretan parte hartu du azken urtean.

Gainera,

- Emakumezkoen artean (% 50) gizonezkoen artean (% 45) baino parte hartze zertxobait altuagoa egon da ikaskuntzako jardueretan.
- Parte hartze hau murriztu egiten da adinak gora egin ahala: 25 eta 34 urte bitartekoen % 58a ikasten du, 55 eta 64 urte bitartekoen kasuan, aldiz, parte hartzea % 32an kokatzen da.
- Ikaskuntzan parte hartzen duten goi mailako ikasketak (% 61) dituzten pertsonak lehen mailako ikasketak dituztenen kopuruaren bikoitza da (% 28).

Bestalde, pertsona landunen % 15a etengabeko ikaskuntzako jarduerak egin ditu, azken lau asteetan egindako ikaskuntza dena.

Emaitza hauek “Pertsonen landunen parte hartzea ikaskuntzako jardueretan” izena duen dokumentuan jasotzen dira. Txostena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Grapeneko eta Turismoko Departamenduak argitaratzen duen bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko dokumentu serieko 35. txostena da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus