AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako 16 urte baino gehiagoko pertsonak egunean 5,5 orduz ikasten dute

2014.07.02

Eustatek argitaratzen duen Denbora Aurrekontuen Inkestak biztanleen gizarte ohiturei eta eguneroko bizitzari buruzko informazio zehatza ematen du, horiek egunean duten denbora erabiltzeko ikuspegia aintzat hartuta.

Lehen emaitza, Gipuzkoako 16 urte eta gehiagoko biztanleriak bataz beste 5,28 ordu inbertitzen dituela da ikaskuntza arautuko jardueretara.

Bestalde, aipatu behar da beste ikaskuntza motetara zuzendutako denbora: ikaskuntza ez arautuko jarduerak (2,11 ordu) eta beste hezkuntza jarduerak (2,13 ordu), bi kasuetan baxuagoa dena.

Gipuzkoako biztanleriak ikaskuntzako jardueretan egiten duten denbora inbertsioa altuagoa da 2013 urtean 2008 urtean baino hiru kasuetatik bitan, zehazki, araututako jardueretan eta arautu gabeko jardueretan.

Azkenik, Gipuzkoako 16 urte baino gehiagoko pertsonak Bizkaikoak baino 27 minutu gehiago (5,01 ordu) bideratzen dituzte eskola jardueretara eta Arabakoak baino 8 minutu gehiago (5,20 ordu). Euskal A.E. eguneko bataz besteko dedikazioa araututako ikaskuntzako jardueretara 5,13 ordukoa da (Gipuzkoan baino 15 minutu gutxiago).

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus