AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Euskadik Europa 2020 Estrategian hezkuntzaren inguruan ezarritako helburuak bete ditu

2014.06.25

Europa 2020 Estrategia Estatu Kidentzako helburuak ezartzen ditu. Beste aspektuen artean, Estrategiak Europako ekonomien egiturazko ahuleziak gainditzeko, lehiakortasuna hobetzeko eta ekoizkortasuna areagotzeko eta gizarte merkatuaren ekonomia jasangarria bermatzeko, hazkunde adimentsu, jasangarri eta integratzailea lehenesten ditu.

Estrategiak ezartzen dituen bost helburuen artean hezkuntzarekin zerikusia duten bi helburu aurkitzen dira. Horrela:

- 18 eta 24 urte bitartekoen eskola-uzte goiztiarraren tasa % 10a baino baxuagoa izan behar da.
- 30 eta 40 urte bitarteko pertsonen gutxienez % 40a goi mailako ikasketak izan behar ditu.

Eustatek argitaratu dituen azken datuen arabera ikusi daiteke EAEk helburu hauek, ez soilik bete, baizik eta gainditu dituela.

Zehazki, 18 eta 34 urte bitarteko pertsonen eskola-uzte goiztiarraren tasa % 8an kokatu da 2013 urtean (% 7,9a emakumezkoen artean eta % 8,2a gizonezkoen artean).

Eta 30 eta 34 urte bitarteko pertsonen % 44,1ak goi mailako ikasketak ditu (% 52,1a emakumeen eta % 36,5a gizonen artean, azkena hobetu beharrekoa).

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus