AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Enpresan parte hartu: iritziak eta iradokizunak

2014.06.18

Ikasmina inkestaren markoaren barruan, eta enplegua duten pertsonei mugatuta, lan esparruan egiten den parte hartzearen inguruko galdera batzuk egin ziren, baina modu desberdinean aztertuta eta ez ikaskuntzan aztertzen den moduan. Eskuratutako datuak azaltzen dutenaren arabera, pertsonen % 71ak uste du iritzi eta iradokizunak egin ditzakeela enpresan eta %68ak kontutan hartzen direla adierazi du. Bi aspektuetan pertzepzioak arinki hobetzen dira ikasketan maila hobetzen den heinean.

Bestalde, pertsona landunen % 18ak parte hartze ekonomikoren bat duela adierazi du, eta biztanleria landunaren % 9ak soldata aldakorraren bat duela esan du. Bi kasuetan, antzematen da parte hartze tasa altuagoa emakumezkoak artean gizonezkoen artean baino.

Pertsona helduak lan munduan duten parte hartzearen inguruan duten iritziaren inguruko lehen emaitza interesgarri batzuk dira dokumentu honetan aurkitzen ditugunak. Hasierako puntu bat bezala aztertu behar dira, emaitza hauek enpleguren bat duten pertsonen iritzia direlako, hau da, enpresa pribatu eta publikoetako, zuzenean Administrazio Publikoko edota enpresa publikoko- soldatapeko zein norberaren kontuko langileen iritziak biltzen ditu dokumentuak.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus