AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako ia ikasle guztiek gainditu dituzte Unibertsitatera Sartzeko Probak

2014.06.16

Unibertsitatera Sartzeko Probetako lehen deialdira aurkeztu diren Gipuzkoako 3.587 ikasletatik 3.557k gainditu dute fase orokorra. Hortaz, probetara aurkeztutako ikasleen % 99,2ak gainditu dituela ondoriozta dezakegu.

Gainontzeko bi euskal herrialdeetan gainditutakoen tasa zertxobait baxuagoa izan da. Zehazki, Araban ikasleen % 98,8ak gainditu du eta Bizkaian % 96,8ak. Ondorioz, Euskal A.E. ikasleen % 97,96ak gainditu ditu, unibertsitatera sartzeko probetara aurkeztutako 9.396 ikasleetatik 9.203 ikaslek gainditu dituztelarik.

Hizkuntzari dagokionez, euskal ikasleen % 99,8ak euskaraz gainditu ditu probak eta gaztelaniaz aurkeztutako ikasleen kasuan tasa hau % 96,2an kokatu da.

Unibertsitatera Sartzeko Proben ezohiko deialdia uztailaren 2, 3 eta 4an izango da. Bigarren deialdi honetan, deialdi ohikoan gainditu ez duten ikasleek edo kalifikazioa hobetu nahi duten ikasleek bigarren aukera bat izango dute.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus