AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako lau pertsona heldutik batek ikasten du

2014.06.12

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren laguntzarekin egindako inkestako emaitzen arabera, Gipuzkoako biztanleria helduaren (25-74 urte) % 38,2ak ikaskuntzako jardueretan hartu du parte azken urtean zehar.

Dokumentuaren ondorio nagusiak dira:
- Emakumezkoen (% 38,1%) eta gizonezkoen (% 38,3) artean parte hartzea antzekoa dela.
- Pertsonen adina erabakigarria da ikasteko orduan, biztanleria gazteena izanda Gipuzkoan gehien ikasten duena: % 59,3a ikasten du, 65 eta 74 urte bitartekoen kasuan % 13,7a.
- Eta, ikasketa maila altuena duten pertsonak neurri aluagoan hartzen dute parte ikaskuntzan.

Etengabeko ikaskuntzari dagokionez, azken lau asteetan egindako ikaskuntza dena, ikaskuntzan parte hartzea % 13a arte gutxitzen da Gipuzkoako pertsona helduen artean.

Emaitza hauek, beste batzuen artean, “Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza Gipuzkoan” izena duen dokumentuan jasotzen dira. Txostena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Grapeneko eta Turismoko Departamenduak argitaratzen duen bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko dokumentu serieko 33. txostena da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus