AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Atzerrian ikaskuntza informala hobetzeko mugikorretarako aplikazioa

2014.06.10

Europar Batzordeko Etengabeko Ikaskuntzako Programak mugikortasun transnazionalaren eta ikaskuntza informaleko esperientzien arteko harremana hobetzera eta erraztera zuzendutako ekimenak sustatzea du helburu nagusi.

Zentzu honetan, Euskadiko Prestakuntza Funtsak Austria, Alemania, Irlanda, Suedia, Errumania eta Turkiako sei erakunderen laguntzarekin “Mobile Learning App” ekimenaren proiektua jarri du martxan.

Ekimenaren helburu nagusiak dira:

- Europako pertsona helduei zuzenduta dagoen gailu mugikorretarako aplikazio bat sortzea, atzerrian egon diren denboran ikasi dutena dokumentatzeko eta, gaitasun berriak nola eta noiz lortu dituzten erakutsi ahal izateko
- Etengabeko ikaskuntzarako gako diren bi gaitasunen (“Ikasten ikasi” eta “Gaitasun sozialak eta zibikoak”) onarpena eta egiaztapena lortu ahal izateko prozedura bat garatzea, atzerriko herrialdetako egonaldietan eskuratu daitezkeen gaitasunak dira bi hauek.

Euskadiko Prestakuntza Funtsak eskuratutako ezagutza ikusarazteko erreminta bezala proiektuak duen interesa eta pertsonen enplegutasunean bere erabilgarritasuna azpimarratzen ditu.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus