AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Olatu Talka 2014 jaialdia: ikaskuntza informalerako espazio ireki bat

2014.05.26

2016ko Europako Kultur Hiriburutzako ekimen eta ekintzen artean kokatuta, maiatzaren 23, 24 eta 25ean Olatu Talka kultur jaialdiaren edizio berri bat ospatu da Donostian.

Olatu Talka hirian zehar ospatzen diren jarduera kultural desberdinen garapenean oinarritzen da, espazio publikoari erabilera berriak emanez. Artista profesional eta amateurren arteko lankidetza bide berriak sortzeagatik bereizten da, ezagutza eta esperientziak partekatzea ahalbidetzen dutenak.

Olatu Talkaren berezitasuna jaialdiko programazioa egituratzeko prozesua da. Laugarren edizio honetan 360 erakunde baino gehiagoren artean 250 jarduera inguruz osatutako programa bat diseinatu dute, batzuk Jaialdiko ardatz bihurtu direnak.

Horrela, Olatu Talka 2014 pertsona guztiei irekita dagoen ikasteko eskaintza bat da: parte hartzea proposamenetan hasten delarik eta ekintzetan egiten den parte hartzera iristen da. Eta, hasiera batean agenda kulturalari lotutako ekimen bat bazen ere, bere egitura pertsonen ikaskuntza informalerako espazio batean bihurtzen du.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus