AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Museoen Nazioarteko Eguna: ikasteko aukera bat

2014.05.21

Onartu beharreko errealitate bat da askotan prestakuntzarekin zuzenki harremana ez duten espazio eta guneetan ikasten dela (prestakuntza guneak, eskolak, unibertsitatea). Horren adibide argi bat da pertsonen parte hartzea kultura jardueretan eta ekimenetan, hala nola zine proiekzioetara joatea, antzerki edo musika programazioa, ezagutza eta arteen hedapena sustatzen dutenak. Azken finean, pertsonen bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatzen dutenak.

Museoak ikaskuntzako sare honen parte dira, bilduma finko edo ibiltarietan oinarritutako ezagutzaren hedapenerako espazioak bezala. Pasa den maiatzaren 18an ospatu zen Museoen Nazioarteko Eguna espazio hauetara bisitarien gerturatzea erraztea bilatzen zuten ekintza eta ekimen zehatzak martxan jartzeko balio izan zuen.

Testuinguru honetan, Gipuzkoako museoak ere egun honen ospakizunetan aktiboki hartu dute parte ekintza eta jarduera desberdinak eskainiz. Hauen artean gaueko irekierak, ordutegi luzapenak, atzera begiraden aurkezpenak edo kontzertuak eta emanaldiak nabarmentzen dira, besteak beste.

Gipuzkoako Museoak

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus