AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Eskola-uzte goiztiarraren tasa gutxitzen da: ikasten jarraituko duen biztanleriak gora egiten du

2014.05.16

Atxikitutako informazioak eskola uzte goiztiarraren tasaren inguruan emaitza desberdinak azaltzen ditu. Gehienezko hezkuntza maila Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edota laneratzerako prestakuntza zikloa1 duten 18 eta 25 urte bitarteko pertsonen portzentajea bezala definitzen da.

EAEren egoera positiboa nabarmentzen da (% 8,8), Estatuko heren bat dena (%23,5) eta Katalunia (% 24,4) eta Madril (% 20,2) bezalako erreferentziazko autonomi erkidegoak baino hobeto kokatzen da.

2013ko eskola uzte goiztiarraren datu honekin, EAEk Europa 2020 Estrategiaren helburua betetzen du (% 10a baino baxuagoa izatea), eta 2009ko datuarekin alderatuz nabarmenki hobetu da (% 12,6).

Datu honekin, ikaskuntzan erreferentziazkoak diren Europako eskualdeek lortutako emaitza antzekoak lortu ditu. Baina, batez ere, geroz eta prestakuntza maila altuagoa duen biztanleriaz osatutako gizartea da, bizitza osoan zeharreko ikaskuntza eskatuko duena. Azkenik, EAEko datuak Gipuzkoara estrapolatu daitezkeela adierazi.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus