AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Alfabetatze mediatikoa XXI. mendeko ikasgeletan

2014.05.14

Hezkuntza alorreko 200 profesional baino gehiagok, hizkuntza irakasleek bereziki, parte hartu zuten maiatzaren 13 eta 14an ospatu zen Getxolinguae 2014 ekitaldian.

Ekitaldian zehar hitzaldi, mahai inguru eta ikastetxeen esperientziak ezagutarazteko aurkezpenetan hartu zuten parte. Beste hainbat gairen artean, honako hauek jorratu ziren bi egunez: IKTak (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) era kritiko, sortzaile eta funtzionalean erabiltzeko ikasleen gaikuntza, edo heziketa mediatikoaren dimentsioak –hizkera, teknologia, ekoizpen prozesuak, eta interakzioa-.

Horretarako, egitarauan pisu berezia izan dute aurten ikastetxeek gai horietan garatzen dituzten esperientziek. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako bederatzi ikastetxek euren ikasleekin lantzen dituzten proiektu multimediak partekatu dituzte beste profesional batzuekin.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus