AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ekintzailetasunaren festa ospatu dute Gipuzkoako ikasleek

2014.05.12

Pasa denámaiatzaren 9an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren Kosmodisea programaren festa nagusia ospatu zen Kursaal Jauregian.

IKTen erabilera intentsiboan oinarrituriko joko kooperatibo bat da KOSMODISEA eta ekintzaile kulturaren baloreak sustatzea du helburu hezkuntza ez unibertsitarioan. Horretarako programarekin ekimenaren, sormenaren eta berrikuntzaren zentzua indartu nahi da.

Kosmodisearen zortzigarren urteurrenaren festa nagusian lurraldeko ikastetxe desberdinetako 1.000 ikasle baino gehiagok hartuázuten parte.

Era berean, jardunaldia ekimenaren webgunean jarraitu ahal izan zen streaming bidez.

Kategoria desberdinetan puntuazio altuenak lortu dituzten taldeak honako hauek dira:

- Lehen hezkuntza: Palkak eta Arraun (Orokieta Herri Eskola) eta Txingudi (Txingudi Ikastola).

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: Natzotzipotatzo (Elgoibar Ikastola), Pontpons (San Benito Ikastola) eta Kosmos 2 (Aranzadi Ikastola).

- Batxilergoa: Puyi-Puyi, Giltza eta Kuxtifrext (hirurak Aita Larramendi Ikastolakoak).

- Lanbide Heziketa: Mixed of Enterprising, Farrukito Racing Team eta Homero (hirurak La Salle Berrozpe Ikastetxekoak).

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus