AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

EPALE – Ikaskuntzarako Europako e-Plataforma

2014.05.07

Pertsona helduei zuzenduta dagoen eta ikaskuntzaren inguruan topagunea den Europako Batzordeak martxan jarri duen web plataforma. Planteamendu eleanitza dauka eta EPALE pertsona helduen ikaskuntzan parte hartzen duten eragile guztientzat (formatzaileak, orientatzaile profesionalak, arduradun politikoak) erreminta erabilgarri bat izan nahi du.

Ekimenaren helburua pertsona helduei zuzendutako ikaskuntzaren europar espazioa sortzera eta indartzera lagunduko duten informazioa, esperientziak eta erreminten partekatzeko gunea sortzea da. EPALE-a da horren adibide bat: ikastea da helburua BOZIan parte hartzen duten pertsonen artean ezagutza hori partekatzearen bidez.

Ondorengo gaien artean bilatzen da esperientziak eta ezagutza partekatzea:

• Ikasten duenari lagundu: pertsona motak ikaskuntzaren aurrean eta behar desberdinak dituzten pertsonak (langabezi egoerak, langile senior-ak…) eta pertsona helduen ikaskuntzari laguntza neurriak (kualifikazio sistemak, ikaskuntza informalaren baliozkatzea, ikaskuntzari jarritako oztopoak…)
• Ikaskuntzaren ingurua: ikaskuntza formal eta ez formaleko prozesuen hornitzaileen sistemen ezagutza eta funtzionamendua, ikaskuntza digitala/birtuala, generazio ateko ikaskuntza, ikaskuntzako komunitateak, lantokia ikaskuntzaren espazio bezala,…
• Bizitzarako konpetentziak: gaitasun gakoak identifikatu eta mugatu (alfabetizazioa, matematikak, ekintzailetza,…), gaitasun profesionalak (trebakuntza, etengabeko ikaskuntza,…), beste batzuk (biztanleria,…)
• Ikaskuntzaren kalitatea: ikaskuntzari lotutako profesionalen garapena (kudeaketa eta edukiak), praktika berritzaileak, egiaztatze sistemak, kalitatea ziurtatu,…
• Finantzaketarako politikak eta estrategiak: BOZIren sistemak, BOZIren onurak, araudia, ikerketa eta emaitzak, finantzaketa,…

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus