AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

UPV/EHUko udako ikastaroen edizio berria

2014.04.16

Euskal Herriko Unibertsitateak ekaina eta iraila artean ospatuko den udako ikastaroen XXXIII edizioa aurkeztu berri du.

Udako Ikastaroen helburua, partaide anitzetara iristea da, unibertsitateko ikasleengana ez ezik, profesionalengana, zeinak, duela zenbait urte, erraz gainditzen baitute parte hartzaileen erdia. Gainera, geroz eta gehiago dira herritar guztioi zuzenduta dauden jarduerak.

Aurtengo egitarauak 131 jarduera biltzen ditu: 73 ikastaro eta mintegi, 17 kongresu, 9 elkargune, 12 eskola, 8 jardunaldi profesional eta 10 tailer. Halaber, euskarazko eta ingelesezko eskaintza areagotu da; izan ere, eskainitako jardueren %25 hizkuntza hauetako batean eskaintzen da.

Antolatu diren ikastaro eta mintegi desberdinak ondorengo gaietan antolatzen dira: gizartea, hizkuntzalaritza eta literatura, ekonomia, psikologia, osasun zientziak, zuzenbidea, informazio zientziak eta komunikazioa, hezkuntza, historia eta kultura, kirola, energia, ingurumena eta garapen Jasangarria, zientzia eta teknologia, nekazaritza eta unibertsitatea, besteak beste.

Beka eskatu nahi duten parte hartzaileek, apirilean zehar izango dute matrikula eta/edo ostaturako beka eskatzeko aukera.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus