AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ikasleen matrikulazioak gora egin du Gipuzkoako ikastetxeetan

2014.04.11

2013/2014 ikasturtean zehar Gipuzkoako araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan matrikulatutako ikasleen kopurua 133.132 pertsonakoa izan da, aurreko ikasturtearekin alderatuz % 1eko hazkundea suposatu duena.

Gipuzkoako ikasleen banaketa honako hau da: Gipuzkoako ikasle guztien % 24,7a haur hezkuntzako ikasleak dira, % 32,1a lehen mailako ikasleak, % 19,6a derrigorrezko bigarren mailako ikasleak eta % 7,8a batxilergokoak, ikasketa orokorrak osatuz.

Bestalde, matrikulen % 9a Lanbide Heziketako ikasleei dagokie (% 3,4a erdi mailakoak eta % 5,6a goi mailakoak), goi mailako graduaren garrantzia nabarmenduz, erdi mailakoena bikoizten duena. Azkenik, matrikulazio guztien % 6,8a helduen hezkuntzan ikasten duten pertsonena da, 9.020 pertsonekin, azken urteetako zenbatekoa mantendu duena.

Matrikulatutako ikasleek aukeratutako hizkuntza ereduari dagokionez, % 84,4a D eredua aukeratu du (euskara), % 12,9a B eredua (bi hizkuntzak, euskara-gaztelania) eta % 2,6a A eredua (gaztelania).

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus