AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Pauso Berriak eta ikastearen garrantzia

2014.04.02

PAUSO BERRIAK adimen urritasuna duten pertsonen barneratze sozio-laborala lortzera bideratutako programa bat da.

Programaren helburu nagusia pertsonak beren lan ibilbidean laguntzea da, beti ere bi ardatz garrantzitsuetan oinarrituta: pertsonen parte hartzea ikaskuntzako programetan eta ikaskuntza horren aplikazio praktikorako beharrezkoa den espazioaren sorrera, zehazki, Gipuzkoako lurraldean dauden enpresetan.

Programak pertsona bakoitzaren baldintzetara doitzen den “neurrira egindako jantzia” diseinatzea bilatzen du eta hiru etapetan dago banatuta: lan aurreko formazioa (lanean hasi baino lehen, 235 ordu), lan praktikak (enpresan garatutakoak 1.000 orduko dedikazioarekin) eta lan jardueran jarraipen formulak (zerbitzu okupazionala edo kontratazio zuzena).

Orain arte 155 pertsonak eta 129 enpresa eta erakunde gipuzkoarrek parte hartu dute.

Pauso Berriak programa Atzegik eta Gureakek sustatu dute, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lanbideren babesa dauka.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus