AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Andoaingo La Salle Berrozpe FLLeko estatuko finalean saritua

2014.03.26

Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxea robotikako First Lego League estatu mailako lehiaketan saritua izan da.

Bartzelonan ospatu zen estatu mailako finalean Diseinu Mekaniko Hoberenaren saria irabazi zuen Gipuzkoako taldeak, Euskadiko FLL lehiaketan lehen saria irabazi zuen ere.

FLL-aren antolatzaileek aurten proposatu duten erronka, Nature`s Fury lelopean hondamendi naturalen ondorioak minimizatzeko, eragindako guneak berreraikitzearen eta, biztanleria salbu mantentzeko nola prestatzearen inguruan planteatu da. Lehiaketan taldeek fenomeno natural baten aurrean zer egin garatu behar zuten proiektu zientifiko baten bidez eta Lego robot baten diseinua eta programazioa garatuz.

Taldeek sekulako fenomeno meteorologiko natural bat gertatu daitekeen lurralde bat identifikatu dute, eta hori oinarritzat hartuta kalteak ekidin, biztanleria salbu mantendu edo gunea berreraiki ditzaketen irtenbide posibleak garatu dituzte.

First Lego League mundu guztiko 10 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dagoen zientzia eta robotika lehiaketa da. Lehiaketak hiru fase dauzka: Euskal Herrikoa, Estatukoa eta nazioartekoa.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus