AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Adin gehieneko biztanleriaren % 1,7ak hezkuntza formaleko jardueretan parte hartzen du

2014.03.19

Gipuzkoako hiru pertsona heldutik batek (% 37,2) ikaskuntzako jardueretan hartu du parte azken urtean zehar (2009-2012 bataz bestekoa).

Baina gainera, jarduera hau adin gehieneko (65-74 urte) pertsonen artean ere mantendu egiten da, ehuneko txikiagoan bada ere: talde honetako zazpi pertsonatik batek (% 15), gizonezkoa zein emakumezkoa, ikaskuntzako jardueraren batean hartu du parte azken urtean.

Ikaskuntzan parte hartzea ikaskuntza formaleko (titulazio ofiziala) eta ez formaleko (prestakuntzako beste jarduerak) jardueren bitartez aurrera eramaten da. Garrantzitsua da nabarmentzea, adin gehieneko pertsonen artean, ikaskuntza formaleko jardueretan etengabeko parte hartzea dagoela (% 1,7).

Zentzu honetan, “Esperientziaren Gelak” (EHU) aurkitzen dira, 55 urte baino gehiagoko pertsonei zuzenduta daudenak. Gipuzkoan (13/14 ikasturtea) 64 pertsonek izan eman dute gela hauek eskaintzen duten Giza Zientzien unibertsitate tituluan.

Azkenik, Gipuzkoako esperientziaren geletan jasotako aurre-matrikula kopurua, bertan eskaintzen den plaza kopurua (50 plaza) gainditzen duela aipatu.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus