AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Euskadi Ikaskuntzarako Itun Europarrean parte hartzen duen lehen europar eskualdea

2014.03.17

Euskadi Ikaskuntzarako Itun Europarrean parte hartzen duen lehen herrialde europarra bilakatu berri da. Europako Batzordeak sustatzen duen ekimen honek, enpresa, gizarte eragile eta erakundeen arteko lankidetza bilatzea du helburu nagusi bezala, lanbide heziketa eta ikaskuntza sustatuz.

Ekimena Europar Batzordeko Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritzak eta Enplegu, Gizarte Politikak eta Inklusio Zuzendaritzak elkarrekin sustatzen dute eta enpresa sareak, merkataritza ganberak eta lanbide heziketaren nahiz enpleguaren alorretako plataforma europarrak dira itun honen kide.

Beste zenbait aspektuen artean, interes nabarmena sortu du Euskadin Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen artean dagoen harremanak, eta ikastetxeen antolamenduan garatzen ari den ereduak; antolamendu malgua eta eraginkorra, enpresek eta enpleguak eskatzen dituzten aldaketen aurrean erantzuteko gaitasuna daukana.

Europako erakundeek Euskadiko Lanbide Heziketako modeloa Europarako erreferentetzat hartu dute.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus