AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako hamar emakume helduetatik lauk ikasten du

2014.03.11

Gipuzkoako emakume helduen % 39,2a ikaskuntzako jardueraren bat egin du azken urtean zehar. Parte hartze hau nahiko egonkorra da azken bost urteetan, eta azken urteko emaitzetan gorakada arina erregistratu du.

Emakumezkoen adinak gora egin ahala ikaskuntzan parte hartzeak behera egiten duela nabarmentzen da: 25 eta 34 urte bitarteko emakumezkoen erdia baino gehiagok (% 53,5) azken urtean ikaskuntzako jardueraren batean parte hartu du; ehuneko hau zazpitik batera gutxitzen da (% 15,1) adin nagusieneko taldean.

Arrazoi profesionalak nagusitzen dira pertsonalen aurrean. Eta, zehazki, arlo jakinetako jakintzak eta egunerokorako jakintza erabilgarriak eskuratzea nabarmentzen dira Gipuzkoako emakumeen artean.

Hiru emaitza hauek gizonezkoen kolektiboan ere ematen dira: ikaskuntzan parte hartze tasa antzekoa, adinaren eragina eta arrazoi profesionalen garrantzia.

Dena den, adierazgarria da bi emakumetik batek familiako ardurak adierazten dituela ikaskuntzako jardueretan parte ez hartzeko arrazoi nagusi bezala. Proportzio hau, gizonezkoek adierazitakoa bikoizten du.

Azken finean, dokumentu honetan Gipuzkoako pertsona helduen jarduerak daude jasota, ikaskuntza-jardueretan duten parte-hartzeari lotuta eta genero-ikuspegitik begiratuta, batez ere, emakumeen partaidetzari begiratuta.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus