AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Helduen ikaskuntza eta hezkuntzaren munduko txostena

2014.03.10

Helduen ikaskuntza eta hezkuntzaren inguruko munduko txostena UNESCOko Estatu kideek aurkeztutako estatu mailako 141 aurrerapen txostenetan oinarritzen da batik bat. Landutako gaien artean, eta nazioarteko hedapena duenez, alfabetizazioak garrantzia nabarmena dauka.

Dena den, hausnarketa hau aurreratuagoak dauden herrialdeen testuinguruan, pertsona helduei zuzendutako ikaskuntzako jardueren kalitatea ziurtatzean jartzen ditu esfortzuak.

Zehazki, ekintza gako bezala adierazten ditu:
- eskaintzen diren material eta eduki didaktikoen kalitatea ziurtatu,
- prestakuntza hau irakasten duten pertsonen profesionaltasuna,
- emaitzen ebaluaketa errazten duten irizpide eta adierazleak martxan jarri, eta
- ezagutzaren eta helduen ikaskuntzako ikerketaren sustapena.

Hori guztia bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan pertsona helduen parte hartze altuagoa sustatuko duten hobekuntzak barneratzera zuzenduz eta ikasten duen pertsonaren ongizatea gehiagotzea bilatuz.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus