AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

On the way to 2020: data for vocational education and training policies

2014.02.26

Txostenak Europar herrialdetako hezkuntza eta lanbide heziketari eta etengabeko ikaskuntzari buruzko egoera eguneratu bat eskaintzen du. Emaitza hauek Europa 2020 Estrategiako helburuak betetzeko duten garrantzia eta ekarpenengatik aukeratutako adierazleen inguruan herrialde bakoitzaren bilakaera azaltzen dute.

Txostenak herrialdeen egoera aurkezten du gai hauetan:
- hasierako eta etengabeko lanbide heziketa
- lanbide heziketan gaitasunen bilakaera eta lan merkatura egokitasuna
- lan merkatura trantsizioa eta enpleguaren bilakaera

Txostena “2020rantz bidean: lanbide heziketako datuak eta prestakuntzaren inguruko politikak: herrialdeetako estatistiken egoera orokorra” (Cedefop, 2013) argitalpenaren lehen eguneraketa da.

Herrialdeen arteko eta EBrako konparaketak egitea ahalbidetzen duen metodologia partekatu batean oinarritzen da. 32 adierazle ditu, Europako lanbide heziketaren eta etengabeko ikaskuntzaren politikaren lehentasunen inguruan herrialde bakoitzaren inguruko informazio eskaintzen dutena.

Argitalpena arduradun politikoei zuzenduta dago eta herrialde bakoitzaren egoera ezagutzeko, ulertzeko eta ebaluatzeko eta beharrezkoak diren neurriak martxan jartzeko baliagarria izan daiteke.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus