AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Lehen Aukera prestakuntza programa

2014.02.24

Lehen Aukera 2012/2013ko tituludun unibertsitarioei diru-laguntzak emateko deialdia da. Helburua prestakuntza hobetzea da, enplegu kualifikatuan aritzeko behar diren ezagutzak areagotzeko.

Prestakuntza programa ikasketa osagarrien ikastaro teoriko batez eta enpresetan 3 hilabetetako prestakuntza jardueraz osatuta dago. Guztira, 345 beka emango dira, haietariko 17 ezgaitasunak dituzten tituludunei.

Aukeraturiko pertsonek 1.500 euroko laguntza jasoko dute eta Gizarte Segurantzaren erregimen Orokorrean sartuko dira. Prestakuntza programa utziz gero amaiera baino lehenago, egindako denborari dagokion diru kopurua jasoko da, baldin eta UPV/EHUko tutore arduradunaren txostena aldekoa bada. Joan-etorriei dagozkien gastuak bekadunak ordainduko ditu, baita otordu eta ostatu gastuak.

Izena emateko epea martxoaren 5ean bukatzen da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus