AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

ERASMUS+, hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolaren europar programa berria

2014.02.17

ERASMUS+, 2014-2020 aldirako hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolaren europar programen generazio berria da.

Bertsio berri hau Hezkuntza eta Prestakuntzako Europa 2020 eta Rethinking Education estrategiekin bat egiten du, hezkuntza eta prestakuntza esparruetako ekimenak barneratzen dituztenak.

Zehazki, hezkuntza alorrean maila guztiak hartzen ditu kontuan: eskola maila, lanbide heziketa, goi maila eta pertsona helduen prestakuntza.

Programa ikaskuntza formala eta informala barneratzen ditu EBko mugaz haratago, nazioartekotze bokazio argi batekin eta beste herrialdeetara irekiz, ikasleen, irakasleen eta langileen enplegutasuna areagotzeko pertsonen hezkuntza eta prestakuntza gaitasunak hobetzeko helburuarekin.

Europako Hezkuntza Programen Erakunde Autonomoak (OAPEE), autonomia erkidegoen laguntzarekin, informazio jardunaldi batzuk antolatu ditu, mugikortasun eta lankidetza proiektuetan finantzaketa aukerak ezagutzera emateko.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus