AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Atzerriko hizkuntzak hobeto ikasten dira eduki ez linguistikoak erabiltzen direnean

2014.02.10

Jon Ander Merinok UPV/EHUko Letren Fakultatean defendatu duen tesiak, atzerriko hizkuntza bat eduki ez linguistikoak erabiltzen direnean hobeto ikasten dela demostratzen du.

AICLE (“Adquisición Integrada de Contenido y Lengua Extranjera”) irakaskuntzako hainbat ikuspegiri buruzko termino generiko bat da. Sistema honekin, ama-hizkuntza ez den hizkuntza bat eduki ez linguistikoa ikasteko eta irakasteko erabiltzen da eta, aldi berean, hizkuntza bera ikasteko.

Ikerketak prozedura honen eragina neurtu du urtebetez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ingelesa atzerriko hizkuntza (ILE) bezala eta euskara eta gaztelania ikasteko. Horretarako, 393 partaide ebaluatu zituen bi fasetan, denak DBHko lehenengo zikloko ikasleak ziren eta Euskal Autonomi Erkidegoan, Kantabria eta Errioxako erkidegoetakoak.

Ingelesaren azterketetan ikusi zenez, hasierako emaitzak handiagoak ziren AICLE zuten ikasleentzat ebaluatutako lau gaitasunetan (irakurtzeko eta entzuteko ulermena, eta idatzizko eta ahozko ekoizpena) eta euskaran eta gazteleran ebaluatutako gaitasunetan (ulermena eta idatzizko ekoizpena).

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus