AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Prestakuntza eskaintzen duten enpresen eta parte hartzen duten pertsonen zenbatekoa hazi egin da

2014.01.28

Txostenak Gipuzkoako enpresetan egin dituzten prestakuntza-jardueren inguruko emaitzak aurkezten ditu, 2012ko Lan Merkatuaren Erroldako datuak oinarritzat hartuta (Eusko Jaurlaritza).

Ondorio garrantzitsuenen artean nabarmentzen da 2008 (% 26,9) eta 2012 (% 29,8) bitartean prestakuntza ekintzak egin dituzten establezimenduen ehunekoa hazi egin dela, baita bi pertsonatik batek prestakuntzako jardueraren bat egiten duela lan eremuan.

Gainera, emakumezkoen artean (% 64,3) parte hartze tasa altuagoa da gizonezkoen artean baino (% 51,7), eta baita pertsona gazteenen artean (35 urte arte, % 61,7), eta bitarteko adina dutenen artean (35 eta 54 urte bitartean % 58,2).

Azkenik, prestakuntza jaso duen populazioaren banaketa kategoria profesionalaren arabera aztertzen bada, adierazgarria da heren bat teknikariak (% 35,6) edo bestelako langile kualifikatuak direla (% 29,2).

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus