AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Europar Parlamentu eta Kontseiluko Gomendioaren aplikazioa etengabeko ikaskuntzarako EKMaren sorkuntzaren inguruan

2014.01.27

Txostenak Europako Kualifikazioen Markoarekin gaur egun arte eskuratutako esperientzia azaltzen du eta etorkizunean egon daitezkeen inplikazioak aztertzen dira. Era berean, Gomendioa, egungo konfigurazioarekin, aldaketa teknologiko eta sozioekonomiko azkarrek planteatzen dituzten erronka berriei aurre egiteko gai den eta ikaskuntza malgua sustatzen duen aztertzen da.

Bilakaera hau garrantzi bereziko momentu batean suertatzen da, langabezi tasa altu bat izateagatik eta geroz eta ikaskuntza aukera eta titulazio gehiago izateagatik bereizten den momentua. Erronken artean nabarmendu behar dira geroz eta titulazio eta kualifikazio gehiago eskaintzen dituzten erakunde pribatuak eta orain dela gutxi ezagutu diren onlineko ikastaro masiboak (MOOC), ikasle askorengana iristeko aukera ematen dutena.

Ebaluazioa, Europass-en markoaren barruan eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Kalitatea Ziurtatzeko Europako Erreferentziako Markoaren barruan egin direnekin batera, Gaitasun eta Kualifikazioen Europako Espazioaren arazoak eta hobekuntzak identifikatzeko lagungarria izango da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus