AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Kosmodiseako Grapho faseari hasiera eman zaio

2014.01.09

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko Kosmodisea programak Grapho planetari hasiera eman dio gaur, urtarrilak 7. Fase hau otsailaren 21a arte luzatuko da.

Fase honetan zehar, Neo, Fisio, Glos eta Logo sistemetan parte hartzen duten taldeek aukeratu duten proiektuaren plangintza, garapena eta gauzatzea aurrera eramango dute, wikia erabiliz.

Tekhne sistemako parte hartzaileentzat, ordea, Grapho planeta 2013ko abenduaren 9an hasi zen eta 2014ko urtarrilaren 22an bukatuko da.

Azkenik, eta Grapho planetari amaiera eman ondoren, Kosmodiseak programako azken fasea jarriko du martxan, “Mito” planeta, bideo baten bidez garatuz proiektua sustatzea eta zabaltzea xedea duena. Azken etapa hau otsailaren 24tik apirilaren 11ra bitartean luzatuko da (Tekhne sistemako parte hartzaileentzat ez ezik, fase hau urtarrilaren 23tik otsailaren 28ra bitartean ospatuko dute).

Kosmodisea programak ikasle gipuzkoarren balore ekintzaile nagusiak (sormena, autokonfiantza, ekimena, tolerantzia, ahalegina, analisirako gaitasuna, lidergoa, etab.) garatzea du xede. Horretarako, Kosmodisea irakasle nahiz ikasleek informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erruz erabiltzean oinarritzen da modu estrategikoan. Tresna horiek (blogak, wikiak, audioa, irudia eta bideoa editatzeko programak, simulagailua, webquest metodologia, etab.) Kosmodisearen kultura zabala eraikitzeko bitartekoa osatzen dute.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus