AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoan, lau pertsona heldutik batek goi mailako ikasketak dituela adierazi du

2013.12.18

“Biztanleria helduaren prestakuntza Gipuzkoan” dokumentuak ikaslea ez den lurraldeko 16 eta 64 urte bitarteko biztanleriak eskuratu duen ikasketa maila gehiengoaren inguruko informazioa eskaintzen du. Ikerketak Gipuzkoako eta eskualdeetako informazioa biltzen du. Informazio hau Eustaten Biztanleriaren eta Etxebizitzen zentsuko emaitzekin osatu da.

Zentzu honetan, Gipuzkoako biztanleria helduaren % 35,6ak lehen mailako ikasketak ditu gehienez, herritarren %17,7ak bigarren mailako ikasketak ditu, biztanleriaren % 22,6ak lanbide heziketakoak eta, azkenik, biztanleen % 24,1ak goi mailako ikasketak dituela adierazi du.

Generoaren ikuspegitik, emakumezkoen artean unibertsitate mailako ikasketak dituzten pertsonen ehuneko altuagoa antzematen da gizonezkoetan baino (%28,3 eta % 19,9, hurrenez).

Azkenik, eta adin taldeen arabera, Gipuzkoako pertsona gazteenak dira hezkuntza maila altuena dutela adierazi dutenak. Horrela, goi mailako ikasketak dituztela adierazi duten pertsonen % 61,9a 45 urte baino gutxiago ditu, % 25,6ak 45 eta 54 urte bitarteko adina dauka eta soilik % 12,5ak 55 eta 64 urte bitarteko adina dauka.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus