AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako adierazle gakoak

2013.12.16

25 eta 64 urte bitarteko Gipuzkoako biztanleriaren %45,4ak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueraren batean parte hartu du azken 12 hilabeteetan zehar.

Honako hauek dira Gipuzkoako biztanleriaren eta hauen ikaskuntzako parte hartzearen inguruko datu nabarmenenak:

- Gizonezkoak (%48,3) emakumezkoak (%42,5) baino gehiagotan hartzen dute parte.

- Adin segmentuen arabera, 25 eta 34 urte arteko hiru pertsonetatik bik parte hartzen du ikaskuntzako jardueretan (%61,3). Parte hartze tasa hau gutxitzen joaten da adinarekin: 35 eta 44 urte arteko pertsonen %51,5a; 45 eta 54 urte bitartekoen %47,3a; eta 55 eta 65 urte bitartekoan %21,9ak ikaskuntzako jardueretan hartzen du parte.

- Pertsonen ikasketa maila faktore erabakigarria da ikaskuntzako jardueretan parte hartzeko orduan: goi mailako ikasketak dituzte pertsonen %62,2a ikaskuntzako jardueretan parte hartu du, datu hau %42,2an kokatzen da bigarren mailako ikasketak dituzten pertsonen artean eta %24,4ean lehen mailako ikasketak dituzten pertsonen artean.

Datu hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Grapeneko eta Turismoko Departamenduaren “Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko adierazle gakoak” izena duen dokumentuan jasotzen dira.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus