AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ikaskuntza helburu bat da, baina batez ere jarrera proaktibo bat

2013.12.04

Cedefop-ek EBko 27 herrialdeen topagune bat antolatu du ikaskuntzari buruzko ikerketa desberdinak aurkezteko (2013ko azaroak 21-22). Laburpen moduan, jardunaldian ikaskuntza pertsonekin zerikusi duten europar politika askoren haria izan dela azpimarratu da. Bertan, ikaskuntza helburu bat bezala aurkeztu da, baina batez ere jarrera bat bezala: ikasteko gogoa.

Jardunaldian ikaskuntzaren sustapenean bere osotasunean eta bizitza osoan zehar lan egiten jarraitzea iradokitzen da. Eta bi alderdi gako proposatzen dira: hezkuntza eta prestakuntza eta lan merkatuaren arteko harremana eta prozesuaren kalitatearen eta lortutako emaitzen arteko lotura.

Ikaskuntzaren emaitzak pertsonei dagokionez neurtu behar direla azpimarratzen da eta ez alderdi ekonomikoari soilik (edo lehentasuna emanez) begiratu. Eta emaitzak hobetzeko ikaskuntzaren helburuak plano politikotik pedagogikora bideratzearen beharra adierazi da.

Azkenik, Batzordeak eztabaida sustatzeko eta ikasteko moduen inguruan dauden limiteak apurtzeko konpetentziak, gaitasunak eta ikaskuntzako espazioen inguruko kontsulta bat martxan jarriko duela adierazi da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus