AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

European Online Education and Training Monitor

2013.11.25

Europar Batzordeak argitaratu duen “European Online Education and Training Monitor” txostenak hezkuntza eta prestakuntzari dagozkionez Estatu kideek emandako aurrerapausoak azaltzen ditu.

Bertan, adierazle desberdinen inguruko informazioa eskaintzen du, hala nola, eskola uzte goiztiarraren tasa, goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, enplegu tasa, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueretan parte hartze tasa, hizkuntza desberdinen ezagutza maila, gaitasun digitalak, kualifikazio maila baxua duten pertsonen ehunekoa, Estatu kideetako gobernuek hezkuntza eta prestakuntza gaietan egiten duten inbertsioa.

Era berean, herrialde bakoitzerako egindako ikerketa espezifikoak eta gai hauen inguruan garatutako politiken analisia barneratzen du.

Espainiarentzat planteatu diren erronken artean hezkuntzatik lan merkatura igarotzeko prozesua errazten duten sistemen garapena eta eskola uzte goiztiarraren tasa gutxitzearen beharra aurkitzen dira. Era berean, krisi ekonomikoaren ondorioz erronka hauek zaildu daitezkeela nabarmentzen da eta 2011tik estatu zein eskualde mailan aplikatu diren aurrekontu beherakadei aurre egiteko esfortzu berezia eskatzen du.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus