AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ikaste-prozesuan zehar herrialdez aldatzearen esperientzia baloratu

2013.11.15

Kualifikazioen Azterketarako eta Ikerketako Zentroak (Cereq, Frantziako Hezkuntza Ministerioa), eskualdeetako 16 kontseilu eta Enplegu Ministerioarekin batera, ikasketa profesionalak egiten dituzten pertsonak, ikasketak egiten dituzten bitartean atzerriko hezkuntza-esperientziaren balorazioa aztertzeko ikerketa bat egiten ari da.

Ikerketan 1.200 pertsonek hartu dute parte eta bi taldeetan banatzen dira: atzerriko herrialde batean ikaskuntzako esperientzia izan duten pertsonak eta programa hauetan parte hartu ez dutenak.

Behin behineko emaitzen arabera, parte hartu dutenen % 90ak ezagutza profesionalak eskuratzeari dagokionez esperientzia nahiko edo oso ona izan dela adierazi du. Baina atzerriko hizkuntzaren ezagutza-mailan hobekuntzak egiteari dagokionez, % 20ak adierazi dutenaren arabera, emaitzak ez dira espero zituztenak. Azkenik, parte hartzaileen % 65ak esperientzia errepikatuko luke.

Cereq-ek adierazi du behin betiko emaitzak 2013ko urte amaieran eskuragarri egongo direla.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus