AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Pertsonen parte hartze kulturala eta soziala

2013.11.08

Gipuzkoan pertsonen bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren hedapena eta balorizazio soziala sustatu, ezagutu eta bultzatzeari buruzko ikaskuntza-proiektuaren markoaren barruan, ikaskuntzako eta jarduera kulturaletan pertsona helduen (25-64 urte) partaidetza ohiturak ezagutzeko inkesta egin da.

Lortutako emaitzek adierazten dutenaren arabera, azken urtean pertsona helduen bi herenek zinemara joan dira, hamarretik lauk zuzeneko kontzertuetara joan dira, hirutik batek baino gutxiagok antzerkia edo dantza aipatu dute eta seitik batek bertso-saioak aipatu ditu.

Bestalde, hamar lagunetik hiruk edo lauk azken urtean museo edota galeria eta erakusketaren batera joan da. Eta, azkenik, behintzat hiru pertsona heldutik gutxienez batek liburutegi edo mediatekaren bat erabili du.

Dokumentu honetan inkestan lortutako emaitzak aztertzen dira eta kultura eta biztanleria aktiboarekin zerikusia duten panel honetako jardueretan pertsona helduen inplikazio maila (erabilera maiztasuna) adierazten da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus