AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Kosmodisea ekimenaren Ikono fasea martxan

2013.11.07

Kosmodiseako 2013-2014. urteko edizioko parte hartzaileak proiektuko IKONO fasea jarri dute martxan.

Fase honetan (abenduaren 20a arte), talde parte hartzaileak proiektuen ardatz orokorrak definituko dituzte eta amaieran foto-muntaia bat erabiliz, irudien eta soinuen bidez adieraziko dute.

Kosmodisea unibertsitatetik kanpo dauden beste hezkuntza mailetara (Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Heziketa Zikloak) zuzenduta dagoen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren ekimena da. Kosmodisearen helburua, europar curriculumarekin bat eginez, ikasleen artean sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna, esfortzua eta gogor lan egitea sustatzea da berrikuntza zientifikoan, teknologikoan, sozialean eta ingurumenekoan oinarritutako proiektuak garatuz.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus