AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

San Sebastián Gastronomika 2013, ikasteko ekimena ere bada

2013.10.18

Urriaren 6a eta 9a bitartean San Sebastian Gastronomikaren XV edizioa ospatu da. San Sebastian Gastronomika jarduera panel zabala barneratzen duen ekimena da, ikasteko ekimenak nabarmentzen direlarik, batez ere, parte hartzearen bitartez ikastea sustatzen duten ekimenak.

Hizlari eta kongresistez gain, ekimena Ostalaritza Eskola guztietako eta Basque Culinary Center-eko ikasle guztiei irekita egon da. Ikasle hauetako batzuk ponentzietan aurkezten ziren zenbait plater prestatzeko aukera izan dute.

Era berean, hamaika ekimen desberdinekin janaria prestatzen ikasteko aukera eman du (Gaur sukaldari… eta Sukaldaritza pribatuak) eta zenbait kasutan laguntzaile bezala aritu diren chef-en laguntza izan dute (“chef-a aukeratu”). Ekimenetan 150 pertsona baino gehiagok hartu dute parte.

Azkenik, sukaldea eta sukaldaritza biztanleria gazteenarengan gerturatu dute (Gastronomika nerabeak). Bertan, ikastetxe desberdinetako 600 ikaslek hartu dute parte.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus