AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ikasten duten pertsonek gehiago eskaintzen diote gizarteari

2013.10.15

Skilled for life? Key findings from the Survey of Adult skills (ELGE) txostenak 26 herrialdetako helduei (16tik 64 urteetara) egin zaien PISA inkestaren emaitzak aurkezten ditu. Japonia, Finlandia edo Suedia rankinga lehen postuetan aurkitzen dira, Espainia amaieran kokatzen den bitartean. Emaitza hauek kontuz aztertu behar dira 50-64 urte bitarteko belaunaldiak eta etorkinek duten pisuagatik, bi taldeen kasuan eskolatze maila baxuagoa da eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueren parte hartze maila baxuagoa delako.

Ikerketak bizitza osoan zehar ikastearen garrantzia nabarmentzen du eta gobernuen, hezkuntza agintarien, enpresen eta pertsonen artean esfortzu koordinatu bat egitearen beharra azpimarratzen du. Bestalde 1) bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatzen duten (bereziki prestakuntza baxuagoa dutenen artean), 2) ikasteko modalitate eta gune guztiak bultzatzen duten eta 3) pertsona ikaskuntzaren erdigunea den emaitza eraginkorretara orientatzen diren ekimenak garatzea gomendatzen du.

Helburua pertsona guztiak beti ikastea da (orain eta etorkizunean), ikasten duten pertsonek gizarteari gehiago eskaintzen diotelako (enpleguaren kalitatea, jarrera berritzailea, biztanleria aktiboa).

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus