AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Donostia enpresekin: eteen lehiakortasuna hobetzeko benetako estrategiak

2013.10.07

Pasa den urriaren 15ean, eta Donostia Enpresekin markoaren barruan, Donostiako Sustapenak eteen lehiakortasuna hobetzera zuzendutako “Krisiaren aurkako pieza giltzarriak” jardunaldia antolatu zuen.

Jardunaldian hainbat saio batera ospatu ziren. Hauen artean, finantzaketa, berrikuntza eta nazioartekotze arloetan erreferentziazko diren enpresa desberdinak burutzen ari diren estrategiak nabarmendu ziren. Estrategia hauei esker, merkatuan lehiakorragoak izatea lortu dute.

Era berean, han izan ziren inbertsiogile pribatuak, finantza-erakundeak, ikerketa aplikatuko zentroak,… Bertan, eteek kapitala eta garapen teknologikoa bilatzeko premiak proposatu ahal izan zuten.

Donostia Enpresekin ekimena Donostiako Ekonomia Sustatzeko 2013ko Planaren barruan kokatzen da, eta plan horren helburua da 900 lanpostu baino gehiago sortzea eteak eta pertsona ekintzaileak babestuta.

Jardunaldira joan nahi duten pertsonek doan izena eman dezakete fomentoss@donostia.org helbidera idatzita edo 943 482 800 telefonora deituaz.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus